XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina jabeak elkarrizketa entzun zien.

Egunsentia atera eta berehala idi eta behien ikuilurantz bere emaztearekin joan zen, eta ate aurrean eseri ziren.

Maizterra etorri eta idia ekarri zuen.

Jabea ikusi bezain laster hasi zen hura isatsa eragiten, uzkerrak zaratatsuki botatzen eta leku guztietara korritzen zoraturik egongo balitz bezala.

Orduan merkatariari halako farre bat sartu zitzaion non bizkarrez erori zela.

Bere emazteak galde egin zion: Zertaz farre egiten duzu?.

Eta hark esan zuen: Ikusi eta entzun dudan gauza batetaz; baina ezin dut esan bizitza galduko nukeelako.

Emazteak ekin zion: Kondatu behar didazu bizitza kostata ere.

Eta hark esan zion: Ixildu egiten naiz, heriotzak beldurra ematen didalako.

Emazteak, ordea: Orduan nitaz barre egiten duzula, da.

Eta egun hartatik gau eta egun zirikatzen zuen, nahasketa handi bat harengan sort erazi zuen arte.

Orduan merkatariak bere semeak ekartzeko agindu zuen, hala nolacadia eta lekuko batzu.

Bere emazteari sekeretua jakin erazi baino lehen testamendua egin nahi izan zuen, zeren bere emaztea maite zuen bere osabaren alaba zelako, bere seme-alaben ama zelako eta berarekin ehun eta hogei urtez bizi izan zelako.

Bere emaztearen partaide guztiei eta hauzokoei dei eragin zien eta denei kondatu zien gertatutakoa, sekeretua errebelatu bezain laster hilgo zela esanez.

Orduan jende guztiak esan zion emakumeari: Hala Allah zure gainetikan!

Ez zaitez kontuaz gehiago ardura, zure senarra galduko da-eta, zure seme-alaben aita.

Baina emazteak erantzun zuen: Ez dut baketan utziko bere sekeretua jakin arte, eta bizitza galtzen badu, berdin.

Orduan ez zioten gehiagoz otoitz egin.

Merkataria jendearengandik aldendu eta baratzeko urmahelerantz bere garbikuntzak egitera zuzendu zen, (...).